Baskoniako proiektu berriak garaipen batekin abiatu du 23-24 denboraldiko aurre-denboraldia.
Baskoniak 105 eta 73-ko markagailuarekin irabazi dio Palentziari urdin-gorrien aurre-denboraldiko lehen neurketan. Hiruko marratik portzentai onak erakutsiz, gasteiztarrak lehen minutuetatik joan dira aurretik, lehen laurdena 13 puntuko abantailarekin amaituz (31-18). Marco Justorenak diferentzia murrizten ahalegindu dira, baina urdin-gorriak, jaurtiketetan eraginkortasun handia edukiz, 17 puntuko aldearekin iritsi dira atsedenaldira (55-38).
Erasoko jokoan erakutsitako erritmoak jarraipena izan du bigarren zatian eta gasteiztarrek 24 puntura eraman dute aldea hirugarren laurdenean. Zunder Palentzia etxekoen erasoko jokoa gelditzen ahalegindu da eta azken laurdenera 75 eta 56-ko markagailuarekin iritsi da. Baskoniak beste martxa bat jarri du azken laurdenean eta aurre-denboraldiko lehen garaipena lortu du (105-73).