“Electrolatino”-aren erregea irailaren 30eko ekitaldi nagusian izango da, bigarrenez, bere urtebetetzea Buesa Arenan ospatuz.
Opening Game-rako beste titular handi bat baieztatu da. Vicco eta Maldita Nerearen emanaldiak iragarri ondoren, Juan Maganek gurekin batera bibratuko du urtebete geroago. Pasaden urtean izandako arrakasta handiaren ondoren, Grammy Latino sarietarako bost aldiz izendatua izan zen Juan Maganek Zurbanoko pabiloia altxaraziko du. 23-24 denboraldiko hasiera handian izango da abeslari eta konpositore famatua. Musika latinoaren ikonoa, nazioarteko sarietarako izendapen ugari izan ditu eta hainbat herrialdeetan arrakasta handia izan du.
Gasteizen hilabete eskasean biziko den saskibaloiaren ekitaldi handirako baieztatutako hirugarren artista da. Opening Game-a egun ahaztezina bihurtuko duten mota guztietako emanaldi eta ikuskizunekin. Ekitaldi handirako sarrerak salgai daude jada, 15€-tik aurrera helduentzat eta 9€-tik aurrera haurrentzat.
Juan Maganen inguruan
Juan Maganen musika ibilbidea 1995ean hasi zen eta geroztik bost aldiz izendatu dute Grammy Latino sarietarako, sei aldiz Billboardeko Latin Music Awards sarietarako eta beste bost Lo Nuestro sarietarako.
Magan erritmo urbano eta latinoetan nabarmentzen da. Azken 20 urteetan, nazioarteko merkatuan finkatu da eta hainbat kolaborazio egin ditu Don Omar, Shakira, J Balvin, Gente de Zona edo Luis Fonsi abeslariekin batera.
23-24 denboraldiko hasiera ekitaldirako baieztatzen den hirugarren artista. Urtebete geroago, ikuskizunik onena Gasteizera itzuliko da. Laster emango dira ezagutzera egun ahaztezin baten parte izango diren ezuzteko gehiago. Ez duzu galdu nahiko!