Entrenatzaileak ilusioz begiratzen dio bigarren urteari eta aurre-denboraldi honetako hasierako lana positiboki baloratzen du.
Buesa Arenan egindako lehen lan astearen ondoren, Joan Peñarroyak hartu du hitza. Entrenatzaile kataluniarrak bere bigarren denboraldia beteko du Baskoniako ontziko agintari gisa: “Jokalariak maila fisiko onean eta lan egiteko pentsamolde onarekin iritsi dira eta denboraldi hasiera baterako ilusioarekin”.
Peñarroyaren esanetan, garrantzitsuena “elkar ezagutzen hastea eta tonu fisikoa hartzea” da datozen egunetan “elementu taktiko gehiago” jartzen hasteko.
Jokalari berriei buruz galdetuta, Joanek honako hau erantzun du: “Proiekzioa duten eta Europan leku handia dutela erakusteko gosea duten jokalariak ditugu”. “Jokalari berriak ondo aritzeko eta Baskonia bezalako talde handi batean paper garrantzitsua edukitzeko gogoz datoz”.
Lehen entrenamendu hauetan harrobiko hainbat jokalari ari dira parte hartzen. Perñarroyaren uztez, “entrenamendu-maila ona ematen diguten mutil gazteak ikusteko balio digun unea da. Jokalari gazteentzat ere une egokia da elite mailan dauden jokalariekin lehiatzeko”.