Kamisetan 10 zenbakia eramango duen joko-antolatzaile estatubatuarra gogoz azaldu da Europako ligarik onenera itzultzeagatik.
Codi Miller-McIntyre Baskoniako jokalari moduan aurkeztua izan da Buesa Arenako prentsa aretoan. Komunikabide eta hainbat zaleren aurrean, Codi gogoz azaldu da bere etapa berriari begira: “Baskonia bezalako klub batean Europako ligarik onena jokatzea oso zirraragarria da”.
Felix Fernandez, kirol zuzendariak, honela definitu du Miller-McIntyre: “Endesa Liga ezagutzen duen jokalaria da, fisiko onekoa eta kantxaren bi aldeetan ekarpena emango diguna”. “Jokoaren ezagutzak taldera, Endesa Ligara eta Euroleaguera oso azkar egokitzea ekarriko dio”.
Aldagelan dagoen giro ona nabarmendu du Codik: “Lehen egunetik familia bat gara eta taldekide guztiak nitaz arduratu dira lehen momentu hauetan”. Estatubatuarra prest agertu da taldeari “bere taldekideak kantxan eroso sentitzeko” behar duen guztia emateko.