Arabako hiriburuan bost urteko formakuntza egin ondoren, joko-antolatzaile frantziarrak talde urdin-gorriarekin zuen lotura amaitu du.
Frantziarrak arrastoa utzi du Estatu Batuetan. NBA G-League Ignite taldean urtebete utzita pasa ondoren, San Antonioko frankiziak Draft-eko bigarren errondan aukeratu zuen bost urtez baskoniako harrobian aritutako jokalaria. Datorren denboraldira begira joko-antolatzaile frantziarraren aldeko apustua egin ondoren, Cissokoren hurrengo taldea Spurs izango da. Jokalari gazteak urte on bat egin du AEBetako garapen ligan, bataz beste, 12,8 puntu, 2,8 errebote eta 3,6 asistentzia lortuz ia 30 minututan.
Joko-antolatzailea 13 urterekin iritsi zen Gasteizera eta talde urdin-gorrian formatu da adinduna izan arte. 21-22 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin Sidyk.
Baskoniak jokalaria zoriondu eta etorkizunerako zorterik onena opa nahi dio.