Taldea handitzeko helburuarekin, Baskoniaren dantza taldea neska-mutil gehiagoren bila ari da.
Buesa Arenan denboraldi berria hasteko geroz eta gutxiago falta da. Zurbanoko pabiloiak datorren irailaren 30ean irekiko ditu ateak urteko ekitaldiarekin, Opening Game-arekin. Bertan, Baskoniak Surne Bilbao Basketen bisita jasoko du (18:00h). Taldea handitzeko asmoarekin, Baskoniako animatzaile taldea neska-mutil gehiagoren bila ari da.
Dantza gustuko baduzu, 18 urteko baino gehiago badituzu eta taldearen parte izan nahi baduzu, dantzatzen ari zaren bideo bat edo portfolio bat bidali ezazu dancingteam@baskonia.com helbidera, zure prestakuntza artistikoa zein den zehaztuz. Irailaren 1 baino lehen bidali eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Animatu zaitez!