Azken bi urteetan gasteizko kamiseta defendatu ondoren, jokalari estatubatuarrak talde urdin-gorriko kide izateari utzi dio.
Bi denboraldiren ondoren Saski Baskoniak eta Steven Enochek beraien bideak banandu dituzte. Baskoniako koloreak defendatzen 122 neurketa jokatu ditu Enochek. Azken denboraldian, pibot estatubatuarrak 7,6 puntu, 5 errebote eta 9,2-ko balorazioa lortu du Endesa Ligan. Europan aldiz, 5,1 puntu, 2,9 errebote eta 5,5-eko balorazioa erdietsi du Stevenek.
Klubak denbora guzti honetan izan duen konpromisoa eta profesionaltasuna eskertu nahi dizkio Steven Enochi eta etorkizunerako zorterik onena opa dio.