Pibot nigeriarrak eta entitate urdin-gorriak bi urterako akordioa sinatu dute.
Chima Moneke Baskoniako jokalari berria bihurtu da datozen bi denboraldietarako. 1,98 metroko altuera duen karisma handiko nigeriarra (Abuya, 1995), Monakorekin Euroleagueko Final Fourra jokatu eta frantziako liga irabazi ondoren iritsiko da gasteizera.
Monekek badu esperientzia Endesa Ligan. 2021-22 denboraldian Baxi Manresa jokatu zuen, 14,8 puntu, 8,4 errebote eta 19,2-ko balorazioa lortuz. Zenbaki hauek, txapelketako bostekorik onenean egoteko balio izan zioten. Urte berean eta NBA-ko Sacramento Kings taldera joan aurretik, Basketball Champions Leagueko Final Fourra jokatu zuen, txapelketan 16,1-eko balorazioa erdietsiz.
Chima Monekeren iritsierarekin, Baskoniak potentzia fisikoa gehituko du barneko jokoan.