The Faktory, Baskonia – Alaves taldearen berrikuntza eta negozio berrien zentroaren, eta Saturno Labs, adimen artifizialean aditua den, enpresaren arteko akordio estrategikoa, kirolaren arloan berrikuntza proiektuak garatzeko.
Adimen artifiziala modan dagoen teknologietako bat da gaur egungo enpresa-testuinguruan, eta horregatik, AAren bidez, bere kirolarien errendimendua hobetu nahi du Baskoniak. Proiektu hau datozen hilabeteetan hasiko da eta aplikazio teknologiko berritzaile baten bidez, kirolariei laguntza integrala emateko sistema bat eskainiko die talde teknikoei.
Gainera, agerraldi honetan The Faktory eta Saturno Labs-ek, pasaden maiatzean ospaturiko startup lehiaketan, HALO+ proiektuarekin lortutako lehen saria ere aipatu da. Proiektu hau bideojokoetako jokalarien osasun mentala eta kirol-errendimendua hobetzen lagunduko duen sistema baten garapenean oinarritzen da, gaming munduan jarraipen segurua egiteko sistema baten bidez.
Aitor Jimenez, Baskonia-Alaves Taldeko Berrikuntzako eta Negozio Berrietako zuzendaria: “The Faktory-k erreferentziazko eta puntako enpresa teknologikoekin konektatzeko helburua du. Saturno Labs adimen artifizialaren arloko konpainia onenetakoa da. Beraz, espero dugu sinatutako akordioa benetako aukera izatea Baskonia-Alaves taldearen testuinguruan aplika ditzakegun produktuak eta zerbitzuak sortzeko, ondoren emaitza-kontuan eragina izango duen ustiapen eta merkaturatze baterako, horrela baliabide eta diru-sarrera berriak sortuz erakundearentzat”.
Natalia Rodríguez, CEO eta Saturno Labs-en Sortzailea: “Saturno Labsentzat partnership hau benetako aukera bat izango da adimen artifiziala kirol industrian aplikatzeko, gure potentzial teknologiko eta ezagutza guztia Baskonia-Alaves taldea bezalako kirol talde lider batean probatuz. Halaber, The Faktory-k kirol-munduan aplikatzeko negozio-eredu berriak definitzen lagunduko digu, elkarrekin gauzatuko ditugun proiektuekin. Benetan ilusionatuta gaude akordio estrategiko honekin, eta emaitzak laster amaituko dira”.