Baskoniako agintariak balioa eman dio azken denboraldiari eta datorren ikasturteari ilusioz begiratzen dio.
Pasaden denboraldiko balorazioa egiteko eta datorren ikasturteari begira entitateak izango dituen planak azaltzeko komunikabideen aurrean hitz egin du Bakh-eko kirol hirian Saski Baskoniako kirol zuzendari Felix Fernandezek.
Baskoniako agintariarentzat, pasaden denboraldia ona izan zen orokorrean: “Buesa Arena gotorleku bihurtuz eta Europa osoko jokorik dibertigarrienetako bat eginez, denboraldia ona izan da”. Zurbanoko pabiloia “balore seguru bat izan da garaipenen %80a lortuta, gure jarraitzaileen ilusioa berreskuratuz”.
Fernandezek “Euroleagueko PlayOff-etan sartzeko etxetik kanpoko partidak irabazteko beharra eta Endesa Ligako amaiera bezalako momentu garrantzitsuetan heldutasun puntu bat erakustea” azpimarratu du datorren denboraldiari begira.
Taldearen inguruan, Felix Fernandezek ilusioz ikusten du Mannionen fitxaketa, “Baskoniara egokitzen den saskibaloi bikaina egiteko talentua eta gaitasuna erakutsi dituen” jokalaria. Rogkavopulosen kasuan, kirol zuzendariak uste du “proiekzio handiko” jokalaria dela.
Taldea, Joan Peñarroyaren aginduetara dagoelarik, “anbiziotsua izatea eta ilusioa pizten duen joko ikusgarria mantentzea” eskatu du kirol zuzendariak. 13 jokalariz osatutako taldea espero da eta aurre-denboraldia abuztuaren 21 aldera hasiko da.