Talde gasteiztarrak urriaren 6an, ostirala (20:30), jokatuko du lehen neurketa zaleen aurrean.
2023-24 Turkish Airlines Euroleagueko fase erregularreko egutegia ezagutzen du Baskoniak. Talde arabarrak Real Madrilen aurka (urriak 6 ostirala, 20:30) debutatuko du Europako txapelketa nagusian. Azken denboraldian txapeldunorde atera zen Olympiakosek berriz, 2024ko urtarrilaren 12an bisitatuko du Gasteiz.
Euroleagueko azken txapelduna den Real Madrilen aurkako partidatik, Buesa faktorea jokoan sartuko da. Denboraldi hasiera frenetiko batean, lehen sei norgehiagoketatik lau etxean jokatuko dituzte Joan Peñarroyaren gizonek. Azaroaren erdialdean (ostirala, 15), Bartzelona berrituaren txanda izango da.
Abenduko zubian, Baskonian izandako Dusko Ivanovic eta Rokas Giedraitis euskal hiriburura iritsiko dira Izar Gorriarekin. 2023a amaitzeko, Peñarroyarenek Milan bisitatuko dute eta urte berria, Panathinaikosen bisita jasoz (urtarrilak 3, 20:30) irekiko dute.
Zurbanoko pabiloian zazpi ostiral gau biziko dira guztira eta fase erregularra, Sergio Scariolok zuzentzen duen Virtusen aurka amaituko du (apirilak 12) Baskoniak. Bosgarren urtez jarraian, Europako txapelketa nagusiak 18 talde izango ditu eta 34 jardunaldi jokatuko dira.
Beste behin, baskonia zale guztiek europako saskibaloi onenaz gozatzeko aukera izango dute, Buesa Arenara iritsiko diren 17 talde handien aurkako partidak 205€-tik aurrerako prezioan ikusteko aukera izanez.