Turkiako ligan 16 puntuko balorazioa erdietsi ondoren iritsiko da Gasteizera greziar jokalaria.
Saski Baskoniak Nikolaos Rogkavopoulos hegaleko greziarra fitxatu du datozen hiru denboraldietarako. 2001eko ekainaren 27an Maroussin, Grezia, jaiotako jokalaria Merkezefendi talde turkiarretik dator, ligan, bataz beste, 15,7 puntu eta 16-ko balorazioa lortuz.
Greziako selekzioarekin internazionala den 2,01 metroko hegaleko gazteak, 2018-19 denboraldian hasi zuen bere ibilbide profesionala Atenaseko AEKn. Talde greziarrean hiru urte pasa zituen, 2021-22 denboraldian Prometheas Patras taldera iritsi aurretik. Azken honekin, Eurocup-a jokatzeko aukera izan zuen. Europako txapelketan jokaturiko 16 partidetan, 8,8 puntu, 5,6 errebote eta 12-ko balorazioa erdietsi zuen baskoniako jokalari berriak.
Denboraldi honetan, Turkiako ligako gazterik nabarmenetarikoa izan da Maroussiko hegalekoa. Gainera, pasaden denboraldian, greziako selekzioarekin Munduko Saskibaloiko Txapelketarako sailkatze fasea jokatu zuen Rogkavopoulosek, bi neurketetan, bataz beste, 18 puntu eta 21-eko balorazioa lortuz.
Denboraldi berriari begira, Saski Baskoniak talentua eta proiekzioa gehitzen ditu. Ongi etorri, Nikos!