Lehen aste arrakastatsu honetan, Baskonia zaleek datozen denboraldirako duten konpromisoa argi gelditu da.
Udazkenean, Buesa Arenak bere ateak irekiko ditu denboraldi ilusionagarri bati ekiteko. Momentuz, 400 jarraitzaile berrirekin. “The show goes on! Ikuskizunak jarraitu egiten du!” lelopean aurkeztu zen abonatu kanpainaren lehen egun hauetan, Baskoniako zaleek beren konpromisoa erakutsi dute. Datu positibo hauekin, jarraitzaileengan izan duen harrera bikaina agerian gelditu da.
Familia plan berriarekin, Baskonismoa belaunaldi berrietara eramateko helburua du klub urdin-gorriak. Bi kide baino gehiagoko familietara zuzendurik dago abonu hau eta %30-eko deskontua aprobetxatzeko aukera izango da gazte eta haur abonuetan.
Irail amaieran abiatuko da ilusioz eta gogoz beteriko denboraldi berria. Ikuskizuna bermatuta dagoelarik, zaleei sorpresak ematen jarraituko du talde arabarrak. Zuzeneko emanaldi ikusgarriekin batera, saskibaloi onena Zurbanoko Pabiloira iritsiko da.
Proiektu berrian konfiantza jarri duten jarraitzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkio klubak.