Pibot senegaldarrak eta Saski Baskoniak datozen urteetarako akordioa lotu dute.
Khalifa Ababacar Diop (Senegal, 2002) Saski Baskoniako jokalaria izango da. 2,11 metroko pibota Eurocupeko txapelketa irabazi duen Dreamland Kanaria Handitik dator. Senegaldarra, pieza garrantzitsua izango da Joan Peñarroyak zuzentzen duen taldeko barne jokoan.
Azken bi urteetan Endesa Ligako gazteen bostekorik onenean izan den eta 2021-22 denboraldian Eurocupeko “Rising Star” garaikurra irabazi zuen Diopek, Gasteizko klubean jarraituko du hazten. Europako saskibaloiko bigarren txapelketarik onenean 8,2 puntu, 4,9 errebote eta 10,6-ko balorazioa sinatu du denboraldi honetan 21 urteko pibotak.
Baskoniako jokalari berriak 2019-20 denboraldian egin zuen debuta Endesa Ligan eta azken urtean 7,6 puntu, 3,8 errebote eta 9,3-ko balorazioa erdietsi du Kanaria Handiko taldean.
Saski Baskoniak, etorkizun oparoa duen eta Gasteizen hazten jarraitzeko helburua duen jokalaria lotu du. Ongi etorri, Khalifa!