22-23 denboraldiko Cazoo Baskoniaren birrintze onena aukeratzeko txapelketa.
Denboraldi honetako birrintzerik onenaren alde bozka egiteko momentua iritsi da. Baskoniako bracket-aren bitartez, Cazoo Baskoniako jarraitzaileek kanpaina osoan zehar egin diren hileroko bozketetatik garaile irten diren zortzi birrintze onenen artean aukeratu ahal izango dute.
Lehen kanporaketan, Zaragozan, urriko birrintzerik onena egin zuen Matt Costellok, Maccabiren aurkako garaipenean birrintze bikaina egin zuen Darius Thompson izango du aurkari. Ucam Murtziaren aurka Steven Enochek egindako alley oop batek, Matt Costelloren beste birrintze bat, oraingoan Efesen aurka, izango du arerio.
Koadroaren beste aldean, Maik Kotsarren otsaileko birrintze bat eta Sander Raiesteren martxoko birrintze bat lehiatuko dira. Azkenik, apirileko eta maiatzeko irabazleak neurtuko dituzte indarrak: pibot estoniarrari eta Daulton Hommesi dagozkien birrintzeak.
22-23 denboraldiko birrintze onenaren borrokan arituko diren zortzi jokaldi bikain.