Barruko jokoan, Joan Peñarroyaren jokalari garrantzitsuenetako bat izan da pibot lituaniarra. Euroleague eta Endesa Liga artean, 69 neurketa jokatu ditu Maikek.
69 norgehiagoketatik 34, Europako txapelketa nagusian izan dira. Euroleagueko debut denboraldian 9,3 puntu, 4,3 errebote, 1,4 asistentzia eta 13,3-ko balorazioa lortu du jokalari urdin-gorriak. Zenbaki hauekin, talde gasteiztarreko hirugarren jokalaririk baloratuena izan da. 23 puntu, 10 errebote eta 40-ko balorazioarekin, ALBA Berlinen aurka jokatu zuen bere partidarik onena. Jardunaldiko jokalari onenaren saria jasotzen zuen estoniako lehen jokalaria bihurtu zen Maik Kotsar. Lorpen hau gainera, birritan lortu zuen, Valentzia Basketen eta ALBA Berlinen aurka.
35 partida jokatuta, Endesa Ligan eginiko lehen denboraldian ere arrastoa utzi du pibotak. Partidako, bataz beste, 20:19 minutu jokatu ondoren, 9,3 puntu, 5,0 errebote, 1,5 asistentzia eta 13,9-ko balorazioa erdietsi du. Joan Peñarroyaren taldeko hirugarren jokalaririk baloratuena izan da.