Gasteizeko klubean bukatutako denboraldi berri batean, 53 aldiz defendatu du kamiseta urdin-gorria.
53 neurketa horietatik, 23 Euroleaguen izan dira. Pasaden apirilaren 6an, ASVEL Villeurbanneren aurka, jokatu zuen bere partidarik onena joko-antolatzaile letoniarrak, 10 puntu eta 10-eko balorazioarekin. Hiruko jaurtiketetan %45,5-eko portzentaia izanik, taldeko bigarren jokalaririk fidagarriena izan da Arturs.
Gainontzeko 30 neurketak Endesa Ligan izan dira. Partidako, bataz beste, 16 minutu jokatu ditu 4,3 puntu eta 1,4 errebote lortuz. Arturs Kurucsek bere norgehiagokarik onena 12 puntu eta 14-ko balorazioa erdietsi zuenean jokatu zuen.