Del 10 al 14 de julio los jóvenes nacidos entre el 2009-16 podrán disfrutar del campus de Baskonia en el municipio alavés
5+11 Fundazioa eta Dulantziko Udala elkarlanean ari dira Baskoniako campusa Lautadara eramateko. Uztaileko bigarren astean (10etik 14ra), 2009-16 artean jaiotako gazte guztiek, probintziako futbol-campusik garrantzitsuenetako batez gozatu ahal izango dute.
Campusa Dulantziko polikiroldegian egingo da (Ntra. Sra. De Aiala Kalea, 18 bajo) uztailaren 10etik 14ra bitartez. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da, Zaintza (8:00etatik aurrera) eta bazkaltzeko (15:00etaraino) aukerarekin.
Campusean zehar egingo diren jardueretan klubeko eskola metodologia egongo da presente. Bertan, futboleko entrenamenduak, jokoak, aisialdia, igerilekua eta City Jump Gorbeiara txangoa egingo dira.
Plazak mugatuak dira eta izen-emateak online, 5+11 Fundazioaren webgunean edo Dulantziko kiroldegian egin ahal izango dira. Izena emateko epea ekainaren 26an amaituko da:
Tarifak
-A aukera: 130€ (117€ Dulantzin erroldaturiko pertsonentzat)
-B aukera (bazkaria barne duelarik): 180€ (162€ Dulantzin erroldaturiko pertsonentzat)
Informazio guztia: https://www.fundacion5mas11.org/dulantzibkn/