Joventuten aurka bigarren partida galduta, 22-23 denboraldia itxi du talde gasteiztarrak.
Badalonako taldearen aurka erori ondoren, Endesa Ligako PlayOff-etatik kanpo gelditu da Cazoo Baskonia. Saiatu egin badira ere, Joan Peñarroyaren gizonek ezin izan dute kataluniarrak gainditu. 12 puntu, 8 errebote eta 25-eko balorazioarekin, Maik Kotsar izan da arabarren jokalaririk nabarmenena.
Erritmoa eta intentsitatea norgehiagokako lehen minutuetan. Bi taldeak helburu bakar batekin kantxaratu dira, garaipena lortzea. Erasoko jokoan erakutsitako oldarkortasunak markagailuan parekotasuna utzi du lehen hamar minutuetan (21-19). Gidoi berbera bigarren laurdenean. Joan Peñarroyaren gizonek partidaren agintea hartu nahi izan dute aurretik joateko baina azken minutuetan hartutako erabaki hobeekin, etxeko taldea iritsi da abantailarekin atsedenaldira (46-40).
Aldageletatik bueltan, Baskoniak 7 eta 0-eko partzial bat ezarri du markagailuan aurretik jartzeko. Lehen zatiko erritmoa berreskuratuz, Carles Duranen gizonak aldea berreskuratu dute. Etxekoen defentsak, arabarren saskiraketak zaildu ditu, entrenatzaile urdin-gorriaren hutsartea eraginez. Azken segundoan Kyle Guy erdietsitako hiruko baten ondoren, 71 eta 62-ko markagailuarekin iritsi da azken laurdenera. Cazoo Baskonia ahalegindu bada ere, Joventutek lortu du garaipena (83-76).
Endesa Ligako PlayOff-etako lehen kanporaketako bigarren partida galdu ondoren, 22-23 denboraldiari agur esan dio Cazoo Baskoniak.