Kamiseten enkatearekin bildutako 3212.62€-ko txekea jaso du, beste denboraldi batez, Gasteizko elkarteak.
Azken asteetan, Saski Baskoniak, 5+11 Fundazioarekin lankidetzan, kamiseten enkante solidarioa egin du Gizarterako elkarteari laguntzeko helburuarekin. Talde gasteiztarrak bere hitzorduari leial izan nahi izan dio hain proiektu garrantzitsuarekin eta Cazoo Baskoniako jokalarien elastikoen enkantearekin. Erosleen eskaintzei esker, 3.212,62€-ko errekorra lortu da, eta kopuru hori, bere osotasunean, elkartera joango da.
Beste urrats txiki bat 5+11 Fundazioak eta Saski Baskoniak Gasteizko ingurunearekin duten konpromiso soziala berresteko.