Hiruko marratik 419 jaurtiketa egin ondoren, % 40,7ko emaitza bikainarekin, denbora guztietako markarik onena ezarri dute Joan Peñarroyaren mutilek.
Playoffean gertatzen dena gertatzen dela, 2022-2023 Endesa Liga denboraldi historikoa izango da Cazoo Baskoniarentzat. Talde arabarrak txapelketako fase erregular batean saskiratutako hiruko jaurtiketen errekorra sinatu du: 1030 jaurtiketetatik 419 saskiratuta, hau da, % 40,7ko portzentai bikaina.
Horrela, duela bi denboraldi Real Madrilek erregistratutako marka hautsi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Orduan, 405 hiruko erdietsi zuen talde zuriak 1038 jaurtiketetan, %39-ko portzentaiarekin. 2020-21 denboraldia, liga erregular atipikoa izan zen, 36 jardunaldi jokatu baitziren guztira, egun baino bi jardunaldi gehiago.
1984-85ean hiruko lerroa sartu zenetik (ACBko bigarren urtea), inoiz talde batek ez zuen Cazoo Baskoniak saskiratutako 12,3 hiruko jaurtiketen marka gainditu. 11,2-rekin, Real Madril hurbildu da gehien, 2020-21 eta 2015-16 denboraldietan. Talde gehiagorik ez da hurbildu 400 hirukoetara.
Orain arte, Baskoniako markarik onena pasaden denboraldikoa zen. 350 hiruko egin ziren, partidako 10,3, %37 baino gutxiagoko portzentaiarekin. Gaur egungo erregistroetatik urrun.
Taldearen indarra izan da Cazoo Baskoniaren arrakastaren gakoetako bat. Plano horretan, beste errekor bat ezarri da, liga erregular batean inoiz izandako asistentzien batez besteko onena.
Partidako 20,1 asistentzia emanda, talde katalanak oso gutxigatik gainditzen du BAXI Manresak, lehen aipatutako 2020-21ean, sinatu zuen 20,08ko erregistroa. Hala ere, ohi baino ikasturte luzeago horretan, Bagesekoek 723 asistentzia banatu zituzten, aurten baskoniak lortutako 682ko zifra gaindituz.
Hiruko jaurtiketetara itzuliz, burdinazko eskuarekin nagusitu dira Endesa Ligako rankingetan Joan Peñarroyaren gizonak. Daulton Hommesek ( % 48,9) eta Markus Howardek (3,2) protagonismo handiagoa hartu badute ere, beste bost jokalarik gainditu dute % 40ko marka. Maik Kotsar izan ezik, gainerako jokalariek hiruko bat lortu dute gutxienez.
Cazoo Baskoniak birritan berdindu du Endesa Ligako partida batean sartutako hiruko jaurtiketen marka. Azaroan, Bàsquet Gironaren aurka eta duela hilabete, Carplus Fuenlabradaren aurka, 19 hiruko erdietsi zituen. Tarte horretan, % 43-ko portzentaia izatera iritsi zen.
Cazoo Baskoniako jokalariek historia egiten jarraitzen dute eta Endesa Ligako historian hiruko gehien sartu dituen taldea bihurtu da.