Zurbanoko pabiloian jokatuko den fase erregularreko azken neurketan, Joan Peñarroyaren gizonek Bartzelonaren bisita jasoko dute.
Denboraldi erregularra modu bikainean itxiko du Buesa Arenak. Cazoo Baskoniak eta Bartzelonak lidertzan bakarrik kokatzeko lehia jokatuko dute igande honetan (18:30). Denboraldi osoan zehar garrantzitsu izan den Buesa faktorean, bakarkako lidertza lortzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak. Etxean jokaturiko 16 norgehiagoketatik, 15 irabazi dituzte arabarrek. Denboraldi amaierari ginga bikaina jarriko dio Zurbanoko pabiloiak.
2ª Cazoo Baskonia (27 garaipen eta 5 porrot): Asteko lehen erronkan Joventuti irabazi ondoren iritsiko dira norgehiagokara urdin-gorriak. Cazoo Baskonia Buesa Arenara itzuliko da (Igandea, 18:30) Endesa Ligako lidertzan bakarrik kokatzeko asmoarekin. Jokaturiko azken 15 neurketatik 14 irabazita, bolada ona luzatzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak. Guztia hau, saskibaloi onenaz gozatzeko helburuarekin partida ikustera etorriko diren milaka baskonia zaleen aurrean.
1º Bartzelona (27 garaipen eta 5 porrot): Lehen postua defendatzeko eta lidertzan bakarrik kokatzeko helburuarekin iritsiko dira Buesa Arenara Jasikeviciusen gizonak. Monbus Obradoirori 94 eta 77-ko markagailuarekin irabazi ostean, kataluniarrak 28. garaipena lortzeko asmoarekin iritsiko dira Gasteizera. Obradoiroren aurkako partida utzi ondoren, Jan Vesely zalantza izango da. Aldiz, bizkarreko arazoak konpontzeko egindako ebakuntzaren ondorioz, Cory Higgins baja izango da. 13 puntu, 5 errebote eta 14,4-ko balorazioarekin, Nikola Mirotic da taldeko jokalaririk nabarmenena.
53 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek Buesa Arenan eta horietatik 30etan atera da garaile Baskonia. Igande honetan (18:30), garaipen berri bat lortzen ahaleginduko da sailkapeneko lidertzan bakarrik kokatzeko. Neurketa ikustera etortzen diren jarraitzaile guztiek, partida atariko onenaz gozatu ahalko dute Bakh-en (16:00). Denboraldi erregularreko etxeko azken lehian, giro bikaina bermatuta dago.