1.000 sarrera baino gutxiago daude salgai Buesa Arenan jokatuko den fase erregularreko azken norgehiagokarako
Bi egun besterik ez dira gelditzen Cazoo Baskonia eta FC Bartzelonaren arteko partida jokatzeko eta 14.500 zale baino gehiago baieztatuta daudelarik, Buesa Arenak giro zoragarria erakutsiko du. Garrantzi handiko lehia honetan, Endesa Ligako lidertza egongo da jokoan.
Baskoniako zaleak arratsalde ikusgarri baterako prestatzen ari dira. Bertan, goi mailako saskibaloiaz eta partidan zehar egingo diren ekintzez gozatu ahal izango dute, hala nola bideo mapping-a edota mosaikoa. Gainera, bertaratzen diren guztiek txartel bat jasoko dute mcmenu batengatik trukatzeko.
4. mailako sarrerak bakarrik daude salgai, 8€-ko prezioan haurrentzat eta 14€-ko prezioan helduentzat.