Etxetik kanpo, txapelketako lidertzan jarraitu nahi du talde arabarrak.
Zurbanoko Pabiloitik kanpo izango dute aste honetako lehen erronka Joan Peñarroyaren gizonek. Endesa Ligako 27. garaipena lortzeko helburuarekin, urdin-gorriek Joventuti egingo diote bisita ostegun honetan (18:30). Cazoo Baskoniak badaki zer den denboraldi honetan Badalonako taldeari irabaztea, joanekoan 84 eta 83-ko markagailuarekin hartu zuten mendean.
7º Joventut (18 garaipen eta 13 porrot): Endesa Ligako azken lau partidak galtzetik iritsiko dira lehiara Carles Duranen gizonak. PlayOff-etako txartela bermatua duelarik, seigarren postuaren borrokan ageri dira Badalonakoak. Ezker orkatilan min hartuta, hiru denboraldiz baskoniako elastikoa jantzi zuen Pau Ribas baja izango da. 13,5 puntu, 6,2 errebote, 3,0 asistentzia eta 18-1-eko balorazioarekin, Ante Tomic da taldeko jokalaririk nabarmenena.
2º Cazoo Baskonia (26 garaipen eta 5 porrot): Endesa Ligako 32. jardunaldian, gasteiztarrek Badalonara bidaiatuko dute, ostegun honetan (18:30), Joventuten aurka jokatzeko. Azken 14 partidetatik 13 irabazita, bolada onarekin jarraitu nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Igande honetan (18:30), Bartzelonaren aurka lehen postua jokatu baino lehen, beste jardunaldi batez lidertzan mantendu nahi da talde urdin-gorria. 6 jokalarik hamar puntuko balorazioa gaindituta, momentu onean iritsiko da norgehiagokara Cazoo Baskonia.
111 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 47-tan atera dira garaile arabarrak. Ostegun honetan (18:30), beste jardunaldi batez lidertzan jarraitzeko garaipena bilatuko dute Joan Peñarroyaren gizonek.