Maiatzaren 14-ko hitzordurako 12.000 zale baino gehiago daude baieztatuta.
FC Bartzelonaren aurkako azken lehiarako indartsu ageri da baskonismoa. 12.000 zale baino gehiago baieztatuta daudelarik, Zurbanoko pabiloiak denboraldiko hirugarren sarrerarik onena erregistratuko du datorren maiatzaren 14ean (18:30). Etxeko txapelketan bolada onenetarikoa daramaten bi taldeen arteko lehen posturako lehia zirraragarria espero da.
I, II eta III. mailak ia agortuta daudelarik, Endesa Ligako bigarren sarrerarik onena edukiko du Buesa Arenak Sarunas Jasikeviciusek zuzentzen duen taldearen aurka. Denboraldi honetan, bataz besteko 8.600 zale inguruko aforoa du Zurbanoko Pabiloiak Endesa Ligan.
Urteko arratsalde handienetako bat hurbiltzen ari da eta kluba horretarako prestatzen ari da. Buesa Arena gotorleku izaten ari da Joan Peñarroyaren gizonentzat, jokatu dituzten Endesa Ligako 15 partidetatik, 14 irabaziz.
Ez galdu denbora eta zure sarrerarekin egin zaitez!