Zaleen arteko senidetze handi batean, Breoganeko jarraitzaileek giro onez bete zuten Gasteiz.
Denboraldiko momenturik handienetako batekin iritsi zen Cazoo Baskoniaren garaipena. BAKH-en, Buesa Arenako kanpoaldean eta pabiloi barruan, bizitako zaleen arteko topaketak eman zuen albisterik onena.
Partida ikusteko eta maiatzeko zubia aprobetxatzeko asmoarekin, ia 700 zale iritsi ziren Lugotik. Partida atarikoa eta neurketa, herrialdeko beste toki batzuetatik bisitariak erakartzeko pizgarri bihurtu ziren , beste behin, tokiko eta eskualdeko saltoki eta negozioetan eragin ekonomiko positiboa sortuz.
Gasteiz eta Zurbanoko pabiloia izan ziren saskibaloia maite duten bi zaletuen arteko giro onaren epizentroa. Arratsalde bikain batean, denboraldiko momenturik onenetariko bizi izan zen, ia 8.000 ikuslerekin.
Atzo ikusitako moduan, kirol arloan zein animazioan, denboraldiko erreferenteetako batean bihurtu da Buesa Arena. Etxean bi lehia gelditzen dira Endesa Ligako PlayOff-ak hasi baino lehen.