Asteko lehen partidan, Joan Peñarroyaren gizonek galiziako taldearen bisita jasoko dute.
Moncho Fernandezek zuzentzen duen taldearen aurka irabaziz, sailkapeneko gorenean mantendu nahi da da asteko lehen erronkan (Asteazkena, 19:00) Cazoo Baskonia. Arabarrak, etxeko talderik onenetarikoak dira eta pasaden urriaren 9-az geroztik, ez dute partidarik galdu Zurbanoko Pabiloian. Obradoirok azkenekoz, 2021-eko urriaren 10-ean jokatu zuen Buesa Arenan eta 91 eta 70-eko markagailuarekin, gasteiztarrak atera ziren garaile.
2º Cazoo Baskonia (22 garaipen eta 5 porrot): Obradoiroren aurka (Asteazkena, 19:00), Endesa Ligako lidertzan jarraitzea bilatuko dute Joan Peñarroyaren gizonek. Buesa Arenan jokaturiko txapelketako 13 neurketetatik, 12 irabazi ditu Cazoo Baskoniak. Partidako, bataz beste 91,22 puntu erdietsiz, txapelketako erasorik onena dira gasteiztarrak. Ligako bi jardunaldiko astean, lehen erronka izango du talde arabarrak asteazken honetan.
10º Monbus Obradoiro (12 garaipen eta 15 porrot): Unicajaren aurkako azken partida galtzetik iritsiko dira Buesa Arenara Moncho Fernandezenak. PlayOff-etako borrokan jarraitzeko, garaipena lortu nahi dute galiziarrek. Will Margay-ren fitxaketarekin, barruko jokoa indartu du Monbus Obradoirok. Edgar Vicedo berreskuratuta, Dragan Bender eta Marcus Paige izango dira baja bakarrak.
27 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek Endesa Ligan eta horietatik 22-tan atera dira garaile gasteiztarrak. Zaleen babesean, Endesa Ligako lidertzan mantentzeko garaipen berri bat lortzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak.