3.000 punk-rock zale baino gehiago bildu ziren Buesa Arenan.
Giro bikaina bizi izan zen pasaden larunbatean Buesa Arenan. 3.000 pertsona baino gehiago bildu ziren Zurbanoko pabiloian, Buesa Eventsek antolatutako Araba Distortion Fest punk-rock jaialdiaren lehen edizioa zuzenean ikusteko.
Guztira, 8 ordu baino gehiagoko zuzeneko musika, leku desberdinetatik etorritako musika genero honen zale guztien gozamenerako. Punk-rock jarraitzaileak Bilbo, Burgos, Iruñea, Donostia, Zaragoza, Santander edota Logroñotik iritsi ziren.
Xuorum, Josetxu Piperrak, Kaotiko, Segismundo Toxicomano eta Soziedad Alkoholika izan ziren lehen minututik sartuta egon ziren ikusleak zutik jartzeko arduradunak. Kontzertuez gozatzeaz gain, tabernetan jan-edanak hartu eta Soziedad Alkoholika, Josetxu Piperrak eta Kaotikoren hainbat artikulu erosteko aukera izan zuten zaleek.
Antolakuntzaren aldetik arrakasta handia. Bertaratutakoek zein antolatzaileek punk-rock arratsalde-gau bikaina bizi izan zuten Buesa Arena bezalako leku enblematiko batean.