Lenovo Teneriferen aurkako norgehiagokan zifra honetara iritsiko da hegaleko estoniarra.
2016. urtean Gasteizera iritsi zenetik, Baskoniako kamiseta 100 neurketetan jantzi du Sander Raiestek. 24 urterekin, harrobiko jokalarien erreferenteetako bat bihurtu da, lehen taldean bere lekua aurkituz.
Europako txapelketa nagusienean 39 partida jokatu ditu Raiestek eta Tenerifen jokatuko duenarekin, 61 beteko ditu Endesa Ligan. Lenovoren aurka, mendeurrenera iritsiko da baskoniako jokalaria. Gaurko aurkariaren aurka jokatu zuen bere partidarik onena Estoniarrak 15 puntu, 4 hiruko eta 16-ko balorazioa lortuz.
Baskoniako kamisetarekin bere 100. partida beteko du Sander Raiestek. Neurketa zinez berezia jokalari estoniarrarentzat.