Azken talde honek agertokitik jaitsi beharra izan du kide baten osasun arazoen ondorioz.
Puraposse taldeak ezin izango du larunbat honetan ospatuko den Araba Distortion Fest jaialdian parte hartu. Entsegu askoren ondoren eta ia dena prest zutelarik, talde euskaldunak jakinarazi du, kide baten osasun arazoengatik, ez dela eszenatokira igoko.
Puraposseko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete Araba Distortion Fest jaialdiko antolatzaileei, punk-rock jaialdian parte hartzeko gonbidapenagatik. Datozen edizioetan parte hartzeko nahia adieraziz, lasaitasun mezua helarazi nahi izan diete jarraitzaile guztiei, oso denbora gutxian eszenatokien gainean egongo direla ziurtatuz.
Xuorum taldeak ordezkatuko du
Puraposse baja izango bada ere, jaialdiak bost kontzertu izaten jarraituko ditu, Xuorum taldea sartu ondoren. Talde gasteiztarra izango da eszenatokira igotzen lehena eta Josetxu Piperrak, Kaotiko, Segismundo Toxicomano eta Soziedad Alkoholikarekin batera, punk-rock musika generoa maite duten guztiak zutik jartzeko ardura izango dute.
Ez galdu punk-rock musikaren hitzordu garrantzitsua Buesa Arenan!