Saski Baskoniak, Olympiakosen aurkako partidaz gozatzeko girorik onena sortu nahi du ostegun honetan.
Aste erabakigarria Cazoo Baskoniarentzat. Talde arabarrak bere eskura du Euroleagueko zortzi talderik onenen artean sartzea eta ostegun honetan fase erregularreko azken norgehiagoka jokatuko du Olympiakosen kantxan. Giro onena sortzeko asmoarekin, Bakh-eko hall-ean partidaz gozatzeko pantaila handi bat jarriko da. Lehen jardunalditik PlayOff-eko postuetan mantendu ondoren, azken urratsa ematea falta zaie Joan Peñarroyaren gizonei.
Kaunas Planaren espiritua gori-gorian delarik, Saski Baskoniak jardunaldi erabakigarria bizi nahi du zale guztiekin. Horregatik, ostegun honetan pantaila handi bat jarriko da Bakh kirol hiriko hall-ean, ahaztu ezin den denboraldi erregular baten itxieraz gozatu nahi duten baskonia zaleentzat.
Partidaren atariko 18:30etan hasiko da. Aker bertan izango da, eta musikak eta aurpegi margotzeek arratsaldea girotuko dute. Honez gain, ez da faltako kirol-instalazioak eskaintzen dituen ohiko zerbitzuak, erabakigarria izan daitekeen neurketa baten aurretik indarrak hartzeko.
Anima zaitez eta etorri Bakh-era taldea animatzera!