Kaunas Planari begira, Joan Peñarroyaren gizonek talde frantziarraren aurka jokatuko dute.
PlayOff-ei begira, Joan Peñarroyaren gizonek norgehiagoka erabakigarria jokatuko dute ostegun honetan (21:00) Buesa Arenan. Euroleagueko fase erregularreko etxeko azken neurketan, arabarrek Tj Parkerrrek zuzentzen duen taldearen bisita jasoko dute. Zaleen babesean, lehen jardunaldiaz geroztik irten ez den zortzi talde onenen artean mantendu nahi da Cazoo Baskonia. 2021-eko abenduaren 9an bisitatu zuen Zurbanoko Pabiloia azkenekoz LDLC ASVEL-ek, eta 91 eta 66-ko markagailuarekin atera ziren garaile euskaldunak.
8º Cazoo Baskonia (17 garaipen eta 15 porrot): ALBA Berlinen eta Fenerbahçeren aurka irabazita eta beste aste batez PlayOff-etako postuetan sartuta iritsiko dira norgehiagokara Joan Peñarroyaren gizonak. Buesa faktorea garrantzitsua izaten ari da, etxean jokaturiko 16 partidetatik 13 irabazita. Euroleagueko fase erregularreko etxeko azken lehian (Osteguna, 21:00), garaipena lortu nahi dute arabarrek.
18º LDLC ASVEL (8 garaipen eta 24 porrot): PlayOff-etan sartzeko aukerarik gabe iritsiko dira partidara Tj Parkerren gizonak. Jokaturiko azken norgehiagokan, 60 eta 76-ko markagailuarekin erori ziren Izar Gorriaren aurka. Talde frantziarrak, txapelketa osoko laugarren erreboteatzaile nagusiena den Youssoupha Fall du jokalaririk nabarmenetarikoa. Joffrey Lauvergne eta Amine Noua baja izango dira.
Buesa Arenan bost aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 4tan atera dira garaile gasteiztarrak. Zurbanoko Pabiloian jokatuko den fase erregularreko azken norgehiagokan, garaipen garrantzitsua lortu nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Beste gau magiko batean, taldeak eta zaleek Kaunas Planarengatik borrokatzen jarraitu nahi dute.