Maiatzaren amaieran BAKH-ek 2008 eta 2013 artean jaiotako neskatoei zuzendutako entrenamendu saioak hartuko ditu.
Saski Baskoniak 2023-24 denboraldian pentsatzen du eta emakumezkoen harrobiak, 2008 eta 2013 urteen artean jaiotako neskato guztiei irekiko dizkie ateak. Talde arabarrak hirugarren urtez izango du emakumezkoen egitura. Honek, bere Junior eta Kadete taldeekin Euskal Liga lehiatuta, aurrerapausoa handiak eman ditu denboraldi honetan zehar.
Maiatzaren 27 eta 28ko asteburuan, emakumezkoen harrobiaren hirugarren ate irekien edizioa hartuko du BAKH-eko kirol hiriak. 2008 eta 2013 artean jaio eta 2023-24 denboraldian Saski Baskoniako taldeetan parte hartu nahi duten neskatoei zuzendutako entrenamendu saioak.
Gaur egun, emakumezkoen egiturak, gasteiztarren filosofia pean trebatu eta lehiatzen diren lau talde eta berrogeita hamar bat neska eta gazte ditu. Lurraldeko emakumezkoen taldeen artean sendotuta, konpromiso eta ahalegina bezalako baloreen pean hazten jarraitu nahi du talde arabarrak.