Buesa Arenan, denboraldiko 14. garaipena lortu nahi du taldeak.
Cazoo Baskonia Euroleagueko PlayOff postuetan mantentzeko erabakigarria izaten ari da BUESA FAKTOREA. Zurbanoko pabiloian 13 garaipen lortu dira eta soilik Olympiakosek, Bartzelonak eta Monakok gainditu dute Joan Peñarroyaren taldea.
Dimitris Itoudisek zuzentzen duen Fenerbahçeren aurka agerian gelditu zen moduan, taldearen eta zaleen arteko kimikak markatu du denboraldi honetako diferentzia. Jarraitzaileen babesean, txapelketako talderik saskiratzaileena bihurtu da Cazoo Baskonia eta ostegun honetan (21:00), fase erregularreko etxeko azken partida jokatuko du.
Asvel Villeurbanneren aurkako norgehiagoka garrantzitsuan, Buesa Arenak galdara bat izan behar du. Frantziarren aurka garaipena lortzen bada, eta aurretik Zalgirisek, Maccabiren aurkako neurketa (Osteguna, 19:00) galtzen badu, gasteiztarrak PlayOff postuetarako sailkatuko lirateke.
Ostegun honetan, Kaunas Planak diferentzia markatu dezake helburua lortzeko borrokan. Ez hutsik egin!