Euroleagueko PlayOff-ak jokoan daudelarik, Zurbanoko pabiloian bi partida jokatuko dituzte Joan Peñarroyaren gizonek.
Pasaden astean ALBA Berlini, Fenerbahçeri eta Valentziari irabazi ondoren, partida bikoitzeko astea izango du aurretik Cazoo Baskoniak. Euroleagueko PlayOff-ak jokoan daudelarik, Joan Peñarroyaren gizonek Asvelen (Osteguna, 21:00) eta Baxi Manresaren (Igandea, 20:00) aurka jokatuko dute.
Euroleagueko PlayOff-ei begira, norgehiagoka garrantzitsua jokatuko dute arabarrek talde frantziarraren aurka. Lehen jardunaldiaz geroztik, zortzi onenen artean mantendu da Cazoo Baskonia. Fenerbahçeren aurkako norgehiagokaren moduan, Buesa Arenak galdara bat izan behar du taldeari 18. garaipena lortzen laguntzeko. Garaipen batek eta Zalgirisen porrotak, sailkapena emango lieke gasteiztarrei.
Aste Santu betean, Zurbanoko Pabiloiak Endesa Ligako jardunaldi berri bat hartuko du. Igandean (20:00), Baskoniako entrenatzaile ohi Pedro Martinezek zuzentzen duen Manresaren bisita jasoko dute arabarrek. Denboraldiko momenturik onenean dagoen aurkariaren aurka, txapelketako lidertzan mantendu nahi da Cazoo Baskonia.
Aste Santuko planik onena Buesa Arenatik pasatzen da.