40 puntuko balorazioarekin, Cazoo Baskoniak Alba Berlinen aurka lortutako garaipenaren erantzuleetako bat izan zen pibot estoniarra.
Joan den asteartean, Europako 16. garaipena lortu zuten Joan Peñarroyaren gizonek, beste jardunaldi batez, zortzi talde onenen artean mantenduz. 23 puntu, 10 errebote eta 40-ko balorazioarekin, Maik Kotsarrek partida bikaina jokatu zuen, bere taldea garaipenera gidatuz. 21 puntu, 11 asistentzia eta 38-ko balorazioarekin, Darius Thompson joko antolatzaile estatubatuarrak ondo lagundu zion.
Bere zaleen aurrean egindako partida puskak, jardunaldiko jokalari onena izatera eraman du Kotsar. Pibot estoniarrak, bere Euroleagueko puntu, errebote, asistentzia eta balorazio erregistro guztiak hautsi zituen.
Europako txapelketa nagusiko debut urtean, denboraldi berean jardunaldiko bi MVP lortzen dituen lehen jokalari estoniarra bihurtu da. 21 puntu, 9 errebote eta 31-ko balorazioa lortuz, Valentziaren aurkako lehen jardunaldiko partidan ere izendatu zuten jokalaririk onena.