Interesatuek ekitaldira joateko aukera izan dezaten, lurraldeko hainbat tokitatik autobusak jarriko dira
Geroz eta gutxiago gelditzen da Buesa Arenak Araba Distortion Fest-i ateak irekitzeko. Datorren apirilaren 15ean, Zurbanoko pabiloia punk-rock musikaren epizentroa izango da, zortzi ordu baino gehiagoko musika eta dibertimenduarekin. Musika genero hau maite duten guztiak zutik jartzeko ardura Puraposse, Josetxu Piperrak, Kaotiko, Segismundo Toxicomano eta Soziedad Alkoholikak izango dute.
Bi aste baino zertxobait gehiago gelditzen direnean, jada talde bakoitzaren ordutegia ezagutzen da. Jaialdiak 16:00etan irekiko ditu ateak, lehen taldearen kontzertua baino ordubete lehenago eta goizaldean amaituko da. Aipatutako izenez gain, herriko taldeek emanaldia emango dute kontzertu batetik besterako tarteetan. Ekitaldiaren ordutegiak honako hauek dira:
16:00h: Ateen irekiera
17:00 – 18:00: Puraposse
18:30 – 19:45: Josetxu Piperrak
20:15 – 21:30: Kaotiko
22:00 – 23:15: Segismundo Toxicomano
23:45 – 1:00: Soziedad Alkoholika
Zortzi ordu baino gehiagoko musika eta dibertsioa 24€-tik aurrera gozatu ahal izango da. Interesa duenarentzat, sarrerak salgai jarraitzen dute. Ekitaldi osoan zehar hartu daitezkeen edari eta janari guztiak Buesa Arenako tabernetan lortu ahal izango dira. Martxoaren 29tik apirilaren 5era bitartean sarrerak erosten dituztenek, ekitaldiaren edalontzi ofiziala eta kontsumizio bat izango dituzte.
Autobusa interesatuentzat
Interesatuek ekitaldira joateko aukera izan dezaten, lurraldeko hainbat tokitatik autobusak jarriko dira. Lekuak honako hauek izango dira: Iruñea, Etxarri Aranatz, Altsasu, Agurain, Lodosa, Logroño, Izarra, Tolosa, Beasain, Arrasate, Donostia, Burgos, Miranda Ebro, Zarautz, Durango, Eibar eta Bilbo. Autobusen gaineko informazio guztia hurrengo esteka honetan ikusi ahal izango da.
Ez galdu punk-rock musikaren hitzordu garrantzitsua Buesa Arenan!