Denboraldiko hirugarren sarrerarik onenaren bidean doa Buesa Arena
Turkish Airlines Euroleagueko fase erregularreko azken txanpan Buesa Faktoreak garrantzi handia izango du. Gelditzen diren hiru norgehiagoketatik bi etxean jokatuz, zaleek taldearekin bat egin dute eta ostiral honetan (20:30) Fenerbahceren aurka jokatuko den neurketarako 10.000 zale baino gehiago daude baieztatuta.
Kaunas Planaren espiritua martxan da eta Real Madrilen eta Unicajaren aurka Zurbanoko Pabiloia bete ondoren, denboraldiko hirugarren sarrerarik onenaren bidean doa Buesa Arena. Dimitris Itoudisek zuzentzen duen taldearen aurka, partida zinez garrantzitsua jokatuko du Cazoo Baskoniak.
Lehen jardunaldiaz geroztik, zortzi onenen artean sailkaturik egon da talde arabarra, eta azken txanpa honetan, bere postuari eutsi nahi dio. Taldea eta zaleak helburu berberaren bila daudelarik, Buesa Arenak gau magiko berri bat biziko du.
Ez galdu partida handi hau. 2023ko Kaunas Planaren espiritura batu eta gozatu Euroleagueko azken txanparekin.