ALBA Berlinen aurka, 150 partidetara iritsi zen joko antolatzaile letoniarra
2015-2016. denboraldian Cazoo Baskoniaren harrobira iritsi zenetik, talde arabarraren elastikoa 150 alditan jantzi du. 23 urteko letoniarrak, 5+11 Fundazioan hasi zuen baskoniako ibilbidea eta geroztik harrobiko jokalari garrantzitsuenetako bat bihurtu da.
Bere palmaresean 2020ko Valentziako fase finalean lortutako Endesa Liga du. Talde arabarreko elastikoarekin norgehiagoka gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria izanik, klubeko erreferenteetako bat bihurtu da joko antolatzaile letoniarra.
Jarraipen eta hazkundeko beste urte batean, gogor lan egiten du Joan Peñarroyaren aginduetara, taldeari ekarpenak eginez.