Taldea Euroleagueko PlayOff-etara eraman nahi duen Buesa Arenara hiru hitzordu erabakigarri iritsiko dira
Turkish Airlines EuroLeagueko liga erregularraren amaiera iristear dago. Lau jardunaldi falta dira Cazoo Baskonia lehiaketako zortzi onenen artean egoteko eta Kaunaseko Lauko Finalera daramaten lau txarteletako bat lortzeko lehian sartzeko. Joan Peñarroyaren gizonen hurrengo hiru norgehiagokak gure etxean izango dira: BUESA ARENAN.
Zurbanoko pabiloian ia talde garaiezina izan da Baskonia. 11 garaipen lortu ditu 14 partidetan, eta Real Madril, Partizan, Anadolu Efes edo Maccabi bezalako aurkari garrantzitsuak gainditu ditu. Taldearen eta zaleen artean hasieratik sortu den kimikari esker, magiazko gauak bizi izan dira.
Zaleen babesean, hiru partidako jokatuko ditu Gasteizeko taldeak datozen bi asteetan. Taldea historiako PlayOff zorrotzenean sar dezaketen hiru lehia. Denboraldi osoa zortzi onenen artean egon ondoren, Buesa Arenako alderik piztiena erakusteko eta helburua lortzeko elkarrekin borrokatzeko unea iritsi da.
Datorren asteartean, martxoak 28, lehen final handia izango da. Joan Peñarroyaren gizonek beti lehiakorra den Alba Berlinen bisita jasoko dute, denboraldiko 16. garaipena lortzeko helburuarekin. Barruan daramagun baskonismoa atera eta gure taldea hegan eramateko unea da. 2023ko Kaunas Planaren garaia da. GOAZEN BASKONIA!