Igande honetan, 14:30etatik aurrera, BAKH-en hasiko den euskal saskibaloiaren festarako prestatzen ari da talde arabarra.
Cazoo Baskoniak eta Bilbao Basketek denboraldiko bigarren derbia jokatuko dute igande honetan (Martxoak 26, 17:00h) Buesa Arenan. Partidaren atarian (14:30h-16:30h), BAKH-eko kirol hirian kokaturik egongo den Fan Zone-arekin, giro apartaz gozatu ahal izango da. Bertan, hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, Herri Kirolak. Gainera, atsedenaldian eta huts arte batzuetan egingo diren ekintza batzuekin, euskal kulturak paper garrantzitsua izango du partidaren animazioan.
Pertsona guztientzako jarduerak
14: 30etatik aurrera eta Oketa Herri Kirol Taldearen eskutik, herri kirolaren erakustaldia izango da. Hau amaitutakoan, bertaratzen diren guztiek (heldu zein haurrek), Euskal Kulturaren ezaugarri diren kirol ezberdinak probatzeko aukera izango dute.
Txaranga musikaz eta DJ baten saioaz girotuta egongo da Fan Zone-a. Haurrek zein helduek Aker ezagutu eta honekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute.
Txikienek ere kiroldegira sartzeko aukera izango dute. Partida hasi aurretik ondo pasatzeko helburuarekin, puzgarriak eta tailer entretenigarriak izango dituzte beraien eskura.
Denbora horretan, barra-zerbitzua egongo da eta bertan edariak eta pintxoak kontsumitu ahal izango dira, norgehiagokaren aurretik indarrak hartzeko.
Itxaroten zaituztegu!