Joan Peñarroyaren gizonek Sevillara bidaiatuko dute Betisen aurkako partida jokatzeko.
Endesa Ligako jardunaldi berri bat Cazoo Baskoniarentzat. Talde arabarrak Sevillara bidaiatuko du Betisen aurkako norgehiagoka jokatzeko (Igandea, 17:00h). Asteko hirugarren erronkan, txapelketako 18. garaipena lortzen eta sailkapeneko goialdean mantentzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak. 2021-eko abenduaren 19an jokatu zuen Baskoniak azkenekoz San Pabloko Udal Kirol Jauregian eta 83 eta 87-ko markagailuarekin atera zen garaile.
3º Cazoo Baskonia (17 garaipen eta 4 porrot): Real Madrilen aurka irabazi eta AS Monakoren aurka erori ondoren iritsiko dira asteko hirugarren neurketara Joan Peñarroyaren gizonak. Coviran Granadari 105 eta 81-eko markagailuarekin menderatu ondoren, Endesa Ligan indartsu izaten jarraitu nahi du talde arabarrak. Neurketako bataz beste 91.05 puntu saskiratuz, txapelketako erasoko talderik onena da.
16º Real Betis (5 garaipen eta 16 porrot): Jaitsierako postuetatik aldentzeko balio izango dion garaipena lortzen ahaleginduko da Betis. Jokaturiko azken neurketan, 78 eta 83-ko markagailuarekin erori zen Valentzia Basketen aurka. Aurreko jardunaldian itzuli ondoren, Eulis Baez jokatzeko prest egongo da. Azken asteetan Josh Gray eta Anzejs Pasecniks fitxatu dute.
68 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 49etan atera da garaile Cazoo Baskonia. Igande honetan (17:00h), astea modurik hoberenean amaitzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak.