Endesa Ligako jardunaldi berri batean, Cazoo Baskoniak Coviran Granadaren bisita jasoko du
Igande honetan (20:00h), Coviran Granadaren aurka itxiko dute astea Joan Peñarroyaren gizonek. Euroleaguen, Valentzia Basketen aurka garaipen garrantzitsua erdietsi ondoren, astea modurik hoberenean ixtea izango dute helburu. Pasaden urtarrilaren 3an jokaturiko joaneko partidan, 84 eta 95-eko markagailuarekin atera ziren garaile gasteiztarrak.
3º Cazoo Baskonia (16 garaipen eta 4 porrot): Valentzia Basketen aurka sentsazio onak berreskuratuta iritsiko da neurketara talde arabarra. Ligako azken jardunaldian Unicaja mendean hartuta, Endesa Ligan indartsu izaten jarraitu nahi du Cazoo Baskoniak. Zurbanoko pabiloian txapelketako partida bakarra galdu ondoren, etxeko talderik onenetarikoa da Baskonia eta igande honetan garaipen berri bat lortzen ahaleginduko da.
15º Coviran Granada (6 garaipen eta 14 porrot): Surne Bilbao Basketen aurkako azken Endesa Ligako partida galtzetik iritsiko dira norgehiagokara andaluziarrak. Jaitsiera postuetatik aldentzen lagunduko dion garaipenaren bila ateriko dira Pablo Pinen gizonak. Mike Moorse eta Youssou Ndoyeren fitxaketekin, Granadako taldea indarberritu eginda bigarren itzulira begira.
Bi taldeen arteko Endesa Ligako bigarren neurketa izango da. Andaluziarren aurka, aste modurik hoberenean amaitzen ahaleginduko da Cazoo Baskonia (Igandea, 20:00h).