Valentziaren aurkako partidan hutsik egin gabe 15 jaurtiketa libre saskiratu ondoren, Euroleagueko partida batean inoiz Baskoniako jokalari batek saskiratutako jaurtiketa libreen marka ondu du
31-ko balorazioarekin partidako jokalaririk onenaren saria eraman ez ezik, talde gasteiztarraren errekor bat gainditu du Daulton Hommesek. Hutsik egin gabe 15 jaurtiketa libre erdietsiz, aurretik Arvydas Macijauskasen zuen erregistroa gainditu du hegal pibot estatubatuarrak.
Hommesen lana garrantzitsua izan da Valentziaren aurkako partida garrantzitsua irabazteko.