Valentzia Basketen eta Coviran Granadaren bisita jasoko dute Joan Peñarroyaren gizonek
Ia hilabete bat pasa da Buesa Arenan azkenekoz saskibaloi partida bat jokatu zenetik. Itxaronaldi luzearen ondoren, saskibaloirik onena Zurbanoko Pabiloira iritsiko da bi hitzordu garrantzitsurekin. Ostiral honetan (20:30h), talde arabarrak Euroleagueko jardunaldi berri bat izango du aurretik Valentziaren aurka. Bi egun geroago, Coviran Granadaren aurka Endesa Ligako partida jokatuko du. Zaleen aurrean indartsu mantendu nahi da Cazoo Baskonia.
Asteko lehen erronka Valentzia Basketen aurka izango da. Oraingoan Euroleagueko jardunaldian, talde taronjaren bisita jasoko dute Joan Peñarroyaren gizonek. Playoff postuetan mantentzeko neurketa garrantzitsua. Olinpiakosen aurka 85 eta 92-ko markagailuarekin erori ostean iritsiko da partidara Alex Mumbruren taldea.
Astea, igandean (20:00h) itxiko du talde arabarrak. Coviran Granadaren aurka Endesa Ligako 17. garaipena lortzen eta sailkapeneko goi partean mantentzen ahaleginduko da Cazoo Baskonia. Fuenlabradaren aurka 81 eta 83-ko markagailuarekin irabazi ondoren iritsiko da neurketara Pablo Pinen taldea.
Aste berri bat Joan Peñarroyaren gizonentzat. Hilabete baten ondoren, berriz ere Buesa Arenako berotasunean, Playoff postuetan mantentzen lagunduko dion Euroleagueko 14. garaipena erdiesten ahaleginduko da Valentziaren aurka talde arabarra (Ostirala, 20:30h). Astea, Coviran Granadaren aurka itxiko du (Igandea, 20:00h) Endesa Ligako jardunaldi berri batean.