Baskonia-Alaves Taldea ‘Save The Children‘ GKE-arekin elkarlanean ari da kaltetutakoei laguntza emateko
Turkiako eta Siriako mugan gertaturiko lurrikara tragikoaren ostean, Baskonia-Alaves Taldeak eta ‘Save The Children‘ GKEak, biktimei laguntzeko dirua biltzen dihardute.
Hasiera-hasieratik eta eskualde osoan larrialdiko erantzun nazionala babestuko duen protokolo bat ezarriz, ‘Save the Children‘ eko taldeak bertatik bertara daude larrialdi humanitario honi erantzuten.
Negurako eta larrialdietarako kitekin, mantak eta tenperatura baxuetako arropa barne, elikagai, babes, ur eta hezkuntza erraztuz, ‘Save the Children‘ kaltetutako komunitateei laguntza ematen ari da.
Gainera, Deportivo Alaveseko eta Saski Baskoniako zaleek dohaintzak egin dezakete esteka honen bidez: