Aste honetako partida bakarrean, Cazoo Baskoniak Virtus Segafredori egingo dio bisita
Bi asteko etenaren ondoren, Joan Peñarroyaren gizonek Euroleagueko neurketa berri bat izango dute aurretik ostiral honetan (20:30). Txapelketako 14. garaipena lortzeko helburuarekin, talde arabarrak Virtus Segafredori egingo dio bisita. Joanekoan 90 eta 79-ko markagailuarekin irabazi ondoren, boloniarren aurka denboraldiko bigarren garaipena eskuratu nahi dute gasteiztarrek.
12º Virtus Segafredo (11 garaipen eta 13 porrot): FC Bartzelonaren aurkako azken partida galtzetik iritsiko dira Sergio Scarioloren gizonak. Txapelketako 12 garaipena lortu eta Play Off postuetara gerturatzen ahaleginduko dira italiarrak. Isaia Cordinier eta Semi Ojeleye baja izango dira neurketarako. 10, 3 puntu, 2,9 errebote, 2,7 asistentzia eta 11,7-ko balorazioarekin, Baskoniako jokalari ohi Tornike Shengelia da boloniarren jokalaririk garrantzitsuena.
7º Cazoo Baskonia (13 garaipen eta 11 porrot): Virtusen etxean, Euroleagueko 14. garaipena erdietsi nahi du talde arabarrak. Etxetik kanpo aurrerapausoa eman eta lehen jardunaldiaz geroztik irten ez den Play Off postuetan mantentzeko helburua izango dute Joan Peñarroyaren gizonek. Bataz beste 85,4 puntu eta 10,6 hiruko erdietsiz, txapelketako erasoko jokorik onenetarikoa du Cazoo Baskoniak.
Gasteiztarrek sei aldiz bisitatu dute Virtus Segafredo Arena eta horietatik hirutan irabazi dute. Play Off postuetako presentzia indartzeko asmoarekin, Joan Peñarroyaren gizonek etxetik kanpo garaipen garrantzitsua lortu nahi dute (Ostirala, 20:30h).