Cazoo Baskoniako bi jokalariek giroa piztu dute Araba Etxean
Tadas Sedekerskisek, Rokas Giedraitisek eta Joan Peñarroyak, hasiera eman diote Badalonako Carrer de Pi i Margalleko Araba Etxeari.
Baskoniako jokalariek gozatu ederra hartu dute txaranga eta zaleekin batera Gasteiztarren topagunean. Kanta eginez eta zaleekin batera bonboa eta platera jotzera animatuz, festaren arima bihurtu dira Tadas eta Rokas.
Joventuten aurkako partida baino lehen, giro ezin hobea bizi izan da Araba Etxean. Taldearen eta zaleen artean sortu den lotura handiaren adibide garbia.