Cazoo Baskoniak Errege Kopan izan duen historiaren errepasoa
Talde arabarrak bere ibilbideko 38. Errege Kopa jokatuko du. Egun zirraragarriak izango dira, eta Cazoo Baskoniak historiako zazpigarren titulua eskuratzeko borrokatuko du. Dagoeneko 118 partida jokatu ditu txapelketa honetan (62 garaipen, 53 porrot eta 3 berdinketa) eta hurrengo erronka ostiral honetan (21:30) izango du Joventut anfitrioiaren aurka. Bi talde hauek bederatzi aldiz neurtu dituzte indarrak Errege Kopan eta horietatik zazpitan atera dira garaile gasteiztarrak.
Badalonako taldearen aurka hainbat fasetan jokatu badugu ere, Errege Kopako aurkari historiko nagusiak Estudiantes eta Real Madril izaten jarraitzen dute, bien aurka 16 neurketa jokatuz. Arabarrek badakite zer den onenen artean egotea eta euren aurrean gailentzea. Bere historian jokaturiko bederatzi finaletatik, seitan atera da garaile (1995, 1999, 2002,2004,2006 eta 2009). Garaikur gehien eskuratu dituen laugarren taldea da. Ibilbide honetan zehar, Baskoniako jokalariek Errege Kopako estatistika gorenetan lekua egitea lortu dute, banakakoetan zein kolektiboetan.
BASKONIAREN BANAKAKO ESTATISTIKA HISTORIKOAK
BALORAZIOA
1 Nicolas Laprovittola – 50
2 Tanoka Beard – 47
3 Joe Arlauckas – 44
4 Joe Arlauckas – 43
ERREBOTEAK
1 Kevin Magee – 21
= Warren Kidd – 21
3 Joe Arlauckas – 20
ASISTENTZIAK
1 Pablo Prigioni – 15
2 Thomas Heurtel . 14
3 Facu Campazzo – 13
4 Marcelinho Huertas -12
HIRUKOAK
1 Juan Antonio – 7
= Andy Toolson
= Kostas Vasileiadis 2010-2011 Bizkaia Bilbao Basket
4 Adam Hanga – 6
= Velimir Perasovic
= Mirza Teletovic
Adrenalinaz betetako lehiaketa berri bat dute aurretik jokalari gasteiztarrek. Bertan, txapelketaren historian leku bat egitea eta zazpigarren Kopa titulua Gasteizera ekartzea bilatuko dute.