Errege Kopa baino lehenagoko azken neurketan, talde andaluziarraren aurka neurtuko ditu indarrak Cazoo Baskoniak
Astea modurik onenean ixteko helburuarekin, Unicajari (Igandea, 20:00) egingo diote bisita Joan Peñarroyaren gizonek. Oraingoan Buesa Arenatik kanpo, Endesa Ligako 16. garaipena lortzen ahaleginduko dira. Zaragozaren aurkako partida irabazita, sailkapeneko hirugarren postura itzuli da talde arabarra. Denboraldiko lehen norgehiagokako aurkari berberaren aurka jokatuko dute gasteiztarrek. Irailaren 30ean jokaturiko Opening Game-an, 103 eta 89-ko markagailuarekin irabazi zuen Cazoo Baskoniak.
5º Unicaja (13 garaipen eta 6 porrot): Kanaria Handiaren aurka jokaturiko azken neurketa galtzetik iritsiko dira Ibon Navarroren gizonak. Porrot hau jasan badute ere, sailkapeneko goi aldean kokaturik ageri den eta etxeko partidetan emaitza bikainak ateratzen ari den taldea da. Martin Carpenan jokaturiko 9 partidetatik 8 irabazi ditu. Tankuba Sima fitxatu berri dute eta entrenatzaile gasteiztarrak jokalari guztiak izango ditu bere aginduetara.
3º Cazoo Baskonia (15 garaipen eta 4 porrot): Errege Kopa baino lehenagoko azken neurketa izango da. Murtzia eta Zaragozaren aurka garaipenak lortu ondoren iritsiko dira neurketara Joan Peñarroyaren gizonak. Txapelketako 16. garaipena lortzen ahaleginduko dira arabarrak.
98 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 55etan atera dira garaile gasteiztarrak. Igande honetan (20:00) Endesa Ligako jardunaldi berri bat izango dute aurretik Joan Peñarroyaren gizonek.